telebista
Kirolak zuzenean
Arrauna, pilota eta txirrindularitza, gaur, zuzenean, ETBn
A.A. | EiTB
Eusko Label Ligako Aresko Bandera, Tourreko 15. etapa eta Zornotzako pilota jaialdia izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
Hiru kirol emanaldi izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean.
Arrauna izango dugu lehen hitzordua, 12:00etan. Eusko Label Ligako Aresko Banderaren kontakizuna egingo dute Mikel Olazabalek eta Ibon Gaztañazpik.
Frantziako Tourreko emanaldia 12:55ean hasiko da ETB4n, eta ETB1era pasatuko da 15:00etan. Bigarren atseden eguna baino lehen jokatuko den 15. etapa laburra izango da, ihesaldietarako aproposa, Laissac Sévérac l'Église eta Le Puy en Velay artean. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea esatarien eskutik jasoko dugu informazio guztia.
'ETB Kantxa' saioak, 18:00etan hasita, Zornotzako jaialdia eskainiko du. Bi partida hauek jokatuko dira: Retegi Bi-Jaunarena / Elezkano II-Irusta eta Altuna III-Rezusta / Irribarria-Zabaleta. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira emanaldiaren arduradunak.
Herri kirolek eta zesta-puntak osatuko dute gaurko kirol eskaintza. Juanan Legorburuk Euskadiko Sokatira Txapelketaren (600 kg) berri emango du (13:30, ETB1 eta eitb.eus) eta Iñigo Aiestaranek zesta-puntako herriarteko finalarena (12:00, ETB4 eta eitb.eus).