Itxi

telebista

Zuzenean

Donostia Hiria Binakako Torneoaren finala, gaur gauean, ETB1en

EITB

Altuna III-Rezusta eta Artola-Albisu bikoteek jokatuko dute finala.

Altuna III- Rezusta eta Artola- Albisu bikoteek Donostia Hiria Torneoaren finala jokatuko dute gaur eta ETB1ek eta eitb.eus-ek Atano III pilotalekutik, zuzenean, eskainiko dute norgehiagoka, 22:00etatik aurrera. Horrez gain, Gorka-Erostarbe eta Agirre-Urretabizkaia II aurrez aurre jarriko dituen atariko partida eta Mendizabal III-Irusta eta Laso-Untoria bikoteen arteko norgehiagoka izango dira ikusgai.

Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean.