Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Denboraldiko azken estropada eta San Mateo Torneoa, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Goizean, play-offetako bigarren jardunaldia eta El Corte Ingles Bandera eskainiko dira. Arratsaldean, Bengoetxea VI-Merino II / Victor-Rezusta partida, Logroñotik.

0:12

Arraun denboraldia igandean amaituko da, El Corte Ingles Banderarekin, eta play-offetako bigarren jardunaldiarekin. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte bi estropadak, 12:00etatik aurrera. Iluntzean, Eusko Label Liga irabazten duen taldeari egingo zaion omenaldia ere, zuzenean ikusi ahal izango dugu, 19:30ean, ETB4n eta eitb.eus-en.

17:00etan, pilota izango dugu Logroñotik. Dario-Irusta / Peña-Etchegoin norgehiagokarekin hasiko da jaialdia. Ondoren, Bengoetxea VI-Merino II / Victor-Rezusta izango dira aurrez aurre San Mateo Torneoaren barruan. Amaitzeko, Arretxe-Iturriaga eta Ugalde-Jaunarena bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Ohi denez, 'ETB Kantxa' saioaren aurretik, 15:30ean, herri kirolen tartea zabalduko dute, Axpen jokatutako Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketa eskaintzeko.

Amaitzeko, 11:30ean, Mutrikuko zesta-punta txapelketako finala izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en.