telebista
22:30etan
'Bertsolari' dokumentala, gaur, ETB1en
Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua, John Miles Foley, Joseba Zulaika eta Miren Amuriza azaltzen dira filmean.
Gaur gauean, 22:30ean, Asier Altunaren Bertsolari filma izango da ikusgai ETB1en. Lan honetan, zuzendariak lagun izan ditu Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua eta Miren Amurizaren esperientziak, iritziak, bertsoak edota azalpenak.
Film honek 2009ko Euskal Herriko bertsolari txapelketa du oinarri, bertan izan ziren une hunkigarriak erakusten ditu (Egañaren adioa, Lujanbio eta Arzallusen bertsoak, txapela jartzeko unea, ikusleen erreakzioak, negarrak, barreak...), eta zenbait bertsolariren eta adituren iritziak ere jasotzen ditu, horrela bertsolarien mundua barrutik ezagutzeko.
Bertsolari, gaur gauean, 22:30ean, ETB1en.