telebista
El Conquistador-en castinga
Fernando Lavin, hegazkin pilotu abenturazalea
Onintza Aiestaran
EITB
Fernando Lavin Bilbo, Lekeitio eta Erresuma Batua bitartean bizi da.
Gaurko hautagaiaren izena Fernando Lavin da. Fernando Bilbo, Lekeitio eta Erresuma Batua bitartean bizi da. Pilotu titulua badu ere, hegazkin laguntzaile gisa lan egiten du empresa britainiar batean. Munduan barrena bidaiatuz igaro ditu bere bizitzako hainbat urte. Hala, munduko hamaika txokotan bizi izan da: AEBetan, Karibeko St. Martin uhartean, Mallorcan, Menorcan, Ibizan, Austrian, Frantzian, Erresuma Batuan, besteak beste. Nabigatzea gustuko du eta goleta zahar batean Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen. Orduz geroztik, itsasontzi zaharren estropadetan parte hartzen du. Fernando edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz.Fernando edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.