Itxi

telebista

Audientzia

'LND' saioak 2017ko audientzia-daturik onena lortu zuen asteartean

EiTB

ETB1ek eskainitako 'Ur Handitan' saioak ere harrera bikaina izan du aste honetan, euskaldunen artean % 8,7ko audientzia zatia bereganatuz.

Astearteko 'La Noche de…' saioa bere ordu tartean nagusi izan zen, eta urteko daturik onena bereganatu zuen: %14,6ko audientzia zatia. Felix Linaresek aurkezten duen saioak Hollywoodeko aktoreen beldurren inguruko erreportajea eskaini zuen, eta, gainera, Halloweeneko mozorrorik ikusgarrienak erakutsi zituen. Saio horrek 222.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

'LND' saioaren ostean ikusgai izan zen El veredicto intrigazko pelikulak ere datu bikainak lortu zituen: % 10,9ko audientzia zatia eta 255.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua.

'Ur Handitan', ETB1en

ETB1ek, bere aldetik, 'Ur Handitan' erreportaje saioa eskaini zuen astearte gauean. Xabier Madariaga kazetariak gidatzen duen saioak Hitza eta bortitza erreportajea eskaini zuen, eraso sexisten ingurukoa, eta erantzun ona lortu zuen. Saioak % 3,1eko audientzia zatia eta euskaldunen artean % 8,7ko kuota bereganatu zituen, eta audientzia-metatuari dagokionez, 102.000 ikus-entzule lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.