Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Espanyol-Real Sociedad eta Bengoetxea VI-Urrutikoetxea, gaur, zuzenean

A.A.| EiTB

Emakumeen Iberdrola Ligako partida 12:00etan izango da eta Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietako norgehiagoka, 17:00etan.

  • Urrutikoetxea

    Urrutikoetxea

ETB1ek eta eitb.eus-ek futbolarekin ekingo diote igandeko kirol emankizunei. Emakumeen Iberdrola Ligako Espanyol-Real Sociedad partidaren zuzeneko kontakizuna egingo dute Naxari Altunak eta Larraitz Lukasek, 12:00etatik aurrera.

16:00etan, herri kirolen tartean, aizkolarien Banakako Kopako Rekondo-Otaño norgehiagokaren berri emango dute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.

17:00etan 'ETB Kantxa' saioak Logroñoko Adarraga pilotalekuko jaialdia eskainiko du zuzenean. Elezkano II-Rezusta / Victor-Untoria partidarekin hasiko da. Ondoren, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Urrutikoetxea izango dira aurrez aurre Lau T'erdiko Txapelketako finalerdietan. Dario-Merino / Arteaga II-Salaverri neurketarekin amaituko da. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Bestalde, 13:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en Azpeitiko erremonte torneoko finala izango dugu ikusgai: Etxeberria IV-Endika / Ezkurra II-Ion. Juanan Legorburu eta Manuel Arrizabalaga Matxin arduratuko dira kontakizunaz.