Itxi

telebista

22:30ean

'Con la Calle a Cuestas' dantzara aterako da gaur gauean

A.E. | EiTB

ETB2ko saioak hautsi egingo du euskaldunok dantzarik egiten ez dugun ustea.

'Con la Calle a Cuestas' dantzara aterako da gaur gauean. Euskal Herri osoko milaka euskaldunek erritmo latinoak dantzatzen dituzte. Karibeko dantzek jende andana erakarri dute. Estiloa hobetzera eta jendea ezagutzera joaten dira euskaldunak akademietara, eta hainbat bikote sortu da bachata dantzatzen.

Hala ere, ez dezagun gurea ahaztu: euskal dantzak. Erromeria batera joango da programaren lantaldea. Bertan, dantza egitea baino garrantzitsuagoa da lotsa galdu eta plazara dantzatzera irtetea. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeari jarraituko dio lantaldeak euskal dantza topaketa batean.

Beste dantza mota batzuei ere zabalduko die leihoa saioak. Gipuzkoa eta Arabara joango dira sevillanak eta flamenkoa dantzatzera, horiek ere jarraitzaileak baitituzte. Lasarten, pintxo-potera joango dira sevillana erritmoari jarraituz, eta Gasteizen flamenko klase batean izango dira.

Argi dago dantza egiteko adinik ez dagoela, eta hori erakusten dute Barakaldoko txitxarrillo edo adinekoentzako dantzaldian. Astero, gazte espiritua duten ehunka lagunek goateke garaiak oroitzen dituzte, klasikoak dantzatuz.

'Con la Calle a Cuestas' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.