Itxi

telebista

22:30ean

Udazkeneko planik onenak, gaurko 'Con la Calle a Cuestas' saioan

EiTB

Perretxikotara eta ehizara joango dira, eta fruta eta piperrak ontziratuko dituzte. Gainera, sasoi honetan Iratiko basoak duen eskaintza turistikoa ezagutuko dute.

  • Udazkenean aisia

    Udazkenean aisia

Udazkena iritsita, gaur gaueko 'Con la Calle a Cuestas' saioa garai honetako ohiko jardueretan murgilduko da, eta perretxikotara, ehizara, fruta biltzera eta piperrak ontziratzera joango dira.

Hasteko, perretxikotara irtengo dira. Aurtengo denboraldiaren hasiera atzeratu egin da, baina perretxikozaleak badabiltza mendietan. Programako lantalde bat Santa Cruz Elkarte Mikologikoko kideekin joango da mendira, eta, ondoren, bildutakoa prestatu eta jan egingo dute.

Udazkena kontserbak egiteko urtaro onena da. Uda ostean soberan geratu diren fruta eta barazkiak ez galtzeko modurik onena da. Herri askotan ohitura bihurtu da familia osoa bildu eta piperrak potetan sartzea. Familia horietako batekin izango da 'Con la Calle a Cuestas' saioa.

Ehiza denboraldia ere hasi da, eta basurdea nola harrapatzen duten erakutsiko digute.

Amaitzeko, garai honetan bisitari ugari jasotzen dituen Iratiko basoko eta horren ondoan dagoen Otsagabia herriko turismo eskaintza ezagutuko dute.

'Con la Calle a Cuestas' gaur 22:30ean izango da ikusgai ETB2n.