Itxi

telebista

Kirol emankizunak

Donostiako Maratoia eta pilota Logroñotik, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Binakako Txapelketako Bengoetxea VI-Larunbe / Victor-Albisu partida izango dugu ikusgai.

  • Pilotariaren eskua.

    Argazkia: EFE

Donostiako Maratoiarekin ekingo diote ETB1ek eta eitb.eus-en igandeko kirol emankizunei 11:30ean. Juanan Legorburuk, Xabier Leibarrek eta Xabier Ormazabalek egingo dute zuzeneko kontakizuna.

Eguneko bigarren hitzordu nagusia Logroñoko pilotalekuan izango dugu, 17:00etan. Binakako Txapelketako partida jokatuko dute Bengoetxea VI-Larunbek eta Victor-Albisuk. Atariko neurketan Laso-Ibai Zabala eta Peña II-Untoria izango ditugu aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

16:00etako herri kirolen tartean, aizkolarien Banakako Kopako Larrañaga-Rekondo norgehiagokaren berri emango digute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.

Azkenik, 12:45ean, ETB4n eta eitb.eus-en Kutxabank Ligako Fusto-Urrutia / Zubiri-Ibai Perez pala partida izango da ikusgai Juanan Legorbururen eta Mikel Aierberen kontakizunarekin.