telebista
El Conquistador-en castinga
Noelia Trueba, harakin indartsu eta kirolzalea
Onintza Aiestaran
EITB
Taekwondo egiten du, sokatiran aritua da eta pilota gustuko du.
Gaurko hautagaiaren izena Noelia Trueba da.&' || 'nbsp;Noelia harakina da. Indar handia du, batez ere esku eta besoetan, baina erresistentzia gutxi. Kirola gustuko du. Gaur egun, taekwondo egiten du. Aurrez, sokatira eta euskal dantzak egin ditu. Euskal pilota ere gustuko du. Aiurri txarreko pertsona da eta taekwondok lasaitzen lagundu diola dio. Gizonekin lehiatzeak ez dio beldurrik ematen, sokatiran aritu zenean mutilekin aritzen baitzen. Noelia edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.