Itxi

telebista

17:00etan

Mungiako pilota jaialdia, gaur arratsaldean, zuzenean

A.A.|EiTB

Binakako Txapelketako Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III.a-Martija bikoteen arteko partida ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

ETB4k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Mungian San Antontxu egunez antolatzen den pilota jaialdia. 17:00etan hasiko da emanaldia, Retegi Bi-Erostarbe eta Jaka-Irusta bikoteen arteko norgehiagokarekin. Ondoren, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III.a-Martija bikoteak izango dira aurrez aurre, Binakako Txapelketako 9. jardunaldiaren barruan.

Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.