cerrar buscador

Mungia

1 / 14 Hurrengoa
Mungian egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, ekainaren 4an

Mungian egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, ekainaren 4an

'Jagon eskola publikoa' izango da 2023ko jaiaren leloa. Hiru gunetan zehar banatu dituzte eguneko jarduerak: jarduera guztiak ikastetxe publikoetan, Matxin plazan eta Torrebillela parkean.
Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkeztu du EHIGEk EITBn

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkeztu du EHIGEk EITBn

Aurtengo jaia Mungian izango da ekainaren 4an, eta STRren "Jagon" izango da abesti ofiziala. Bideoklipa aurkezteko ekitaldia egin da asteazken honetan EITBren Bilboko egoitzan. Hemen laburpen bideoa.

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkeztu du EHIGEk EITBn

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkeztu du EHIGEk EITBn

STRren "Jagon" izango da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abesti ofiziala. Euskara sustatzeko eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia animatzeko helburuarekin konposatutako kanta da.
Pilar Unibasok 105 urte: bizitza guztian beharra, ez dut lana besterik egin ia 100 urte bete arte

Pilar Unibasok 105 urte: "bizitza guztian beharra, ez dut lana besterik egin ia 100 urte bete arte"

Mungiako Etxe Alai egoitzan hartu gaitu mungiarrak. Begoñako Amatxuri urtero, beste urtebete eskatzen diola kontatu digu eta orain arte behintzat hark eman egin diola. 1917an jaio zen Unibaso. Bi mundu gerra, gerra zibila eta pandemia bizitzea tokatu zaio berari. Beti aurrera begiratu behar dela dio
Larrauri-Mungiako Bidegain erretegikoek erreboiloa txingarretan prestatu digute

Larrauri-Mungiako Bidegain erretegikoek erreboiloa txingarretan prestatu digute

Bidegain Erretegia Mungiako Larrauri-Mungia auzoan dago. Bi jantoki dituen erretegi honek, astean zehar, eguneko menua eskaintzen du eta, asteburuetan, menu bereziak. Dena dela, Bidegain erretegiko protagonista txingarra da. Oraingoan, erreboiloa txingarretan prestatu digute.

Mungiako Beheko Sue jatetxeko Bao Kluba errezeta berezia dastatu dugu

Mungiako Beheko Sue jatetxeko Bao Kluba errezeta berezia dastatu dugu

2020ko abuztuan zabaldu zuen Nachok Beheko Sue jatetxea. Bertan, urban food egiten dute baina maila gorenera eramanda. Berezitasun nagusia hanburgesak dira, eta iaz Bizkaiko hanburgesarik onenaren saria irabazi zuten. Oraingoan, Bao Kluba errezeta prestatu digute.

Dastatzeak eta ekimen solidarioak antolatzen dituzte Mungiako Urrutia edariak dendan

Dastatzeak eta ekimen solidarioak antolatzen dituzte Mungiako Urrutia edariak dendan

Igor Alvarez izan da gaurko gonbidatua "JA Sukalerrian" saioan. Zer-nolako produktuak dituzten azaltzeaz gain, ekimen bereziak ere antolatzen dituztela kontatu dio Josebari. Katek izugarrizko arrakasta dute, adibidez.

Gordon-Fusto bikotea, nagusi Urrezko Pala Pro txapelketan

Gordon-Fusto bikotea, nagusi Urrezko Pala Pro txapelketan

Gordonek eta Fustok jantzi dituzte Urrezko Pala Proko txapelak, finala Gaubekari eta Urrutiari irabazita, hiru jokotan (8-10, 6-10 eta 6-10).

Gordon eta Fusto, Urrezko Pala Proko txapeldunak

Gordon eta Fusto, Urrezko Pala Proko txapeldunak

Gordon-Fusto bikoteak jantzi du txapela, finalean Gaubeka eta Urrutia mendean hartuta, hiru jokotan (8-10, 6-10 eta 6-10).
Rock estiloa nagusi, baina beste eragin batzuk baztertu gabe, TOC musika taldearen kantetan

Rock estiloa nagusi, baina beste eragin batzuk baztertu gabe, TOC musika taldearen kantetan

TOC musika taldeko Aitor Etxebarria eta Ander Goitia izan dira 'Hitzokei' saioan. 2016. urtean sortu zuten Mungian rock musika talde hori, eta Mikel eta Xabier Bilbao dira beste partaideak. Euren ibilibideaz mintzatu dira Urko Aristirekin. (Elkarrizketa osorik, Nahieran)

Egoitz Ojinaga: Gaztetxoentzat kaltegarriak ziren keinu desegokiak desagerrarazi nahi gentuen

Egoitz Ojinaga: "Gaztetxoentzat kaltegarriak ziren keinu desegokiak desagerrarazi nahi gentuen"

Urrezko Pala Pro txapelketan kiroltasun sariketa bat jarri dute aurten abian. Mungiako arduradunak kezkatuta zeuden aurreko urteetan ikusitako jarrera desegokiekin.
Ama-alabak eta lagunak, ondo pasatzeko helburuarekin Mungia Errugbi Taldean

Ama-alabak eta lagunak, ondo pasatzeko helburuarekin Mungia Errugbi Taldean

Emakumez osatutako taldea da Mungia Errugbi Taldea. Duela gutxira arte, Mungian arazoak izan dituzte emakumeen taldea osatzeko. Orain, ordea, martxan da proiektua. Ama-alabak eta lagunak biltzen dira ondo pasatzeko helburuarekin. Gainera, ez dago adin mugarik.

Iker Agirre: 35 kg galduta hobeto nago, gehiegizko pisuak bizitza mugatzen baitzidan

Iker Agirre: "35 kg galduta hobeto nago, gehiegizko pisuak bizitza mugatzen baitzidan"

Iker Agirrek 133kg pisatzen zituen irailean, eta orain 97kg pisatzen ditu. Mungiarrak esan duenez, askoz hobeto dago orain. Obesitatearen Mundu Egunean ohartarazi dute, gehiegizko pisua arazo handia dela munduan.
Del Campok eta Garayk eslaloiko proba 21. eta 35. postuetan amaitu dute, hurrenez hurren

Del Campok eta Garayk eslaloiko proba 21. eta 35. postuetan amaitu dute, hurrenez hurren

Henrik Kristoffersen norvegiarrak irabazi du txapelketa eta Basque Teameko kideei segundo eta erdi eta lau segundo eta 75 ehuneneko aldea atera die.
Ardo-dastaketa berezia egin dugu Mungiako Urrutia Edariak lantegian

Ardo-dastaketa berezia egin dugu Mungiako Urrutia Edariak lantegian

Mungiako Urrutia Edariak lantegira bisita egin dugu. Proiektuaren historia ezagutu ostean, hainbat ardo dastatzera gonbidatu gaitu Igor Alvarezek.

Aurtengo Urrezko Pala Pro txapelketa aurkeztu dute, Mungian

Aurtengo Urrezko Pala Pro txapelketa aurkeztu dute, Mungian

Liga formatuan jokatuko dute, eta lehen partida hilaren 10ean izango da, Mungian. Liga amaituta, lehenengo biek final handia jokatuko dute, martxoaren 25ean.

Sute batek etxebizitza bat guztiz kiskali du Mungian

Sute batek etxebizitza bat guztiz kiskali du Mungian

Sutea goizeko lehen orduan piztu da eta suak erabat kiskali du eraikina. Zorionez, ez da inor zauritu eta suhiltzaileek sutea kontrolatzea lortu dute.

Laso eta Imaz, garaile Urrutikoetxea-Albisu bikotearen aurka (22-18)

Laso eta Imaz, garaile Urrutikoetxea-Albisu bikotearen aurka (22-18)

Laso-Imaz bikoteak seigarren garaipena bereganatu du Binakako Txapelketan, 9. jardunaldiko partidan Urrutikoetxea eta Albisu mendean hartuta, 22-18ko emaitzarekin.

Goiz kaotikoa Bizkaian, euriteen ondorioz

Goiz kaotikoa Bizkaian, euriteen ondorioz

Butroe ibaiak gainezka egin du Maruri-Jatabe parean. Asuan, berriz, ur putzuek errepidea moztera behartu dute eta Kadagua ertzean zakuak banatu dituzte bizilagunen artean, badaezpada. Erreka gehienen ur emariak topera doaz, baina uholde arrisku handiena pasa dela  adierazi digute.

Butroi ibaiaren emariak nabarmen egin du behera Mungia parean

Butroi ibaiaren emariak nabarmen egin du behera Mungia parean

Atzo arratsalde-gau partean Bizkaiko ibaien egoera kezkagarria bazen ere, gaur goizaldean gehienen emariak behera egin du. Butroi ibaiak uholde txikiak eragin zituen atzo, baina maila berdera jaitsi da azken orduetan.

Horrela dago euskal ibaien emaria

Horrela dago euskal ibaien emaria

Gaurko egun euritsuaren ondoren, ibaien emariak nabarmen egin du gora, eta Butroe eta Gobela ibaiek gainezka egin dute hainbat tokitan.

Bizkaia, euri-jasek gehien astindu duten lurraldea

Bizkaia, euri-jasek gehien astindu duten lurraldea

Bizkaian bota du gehien, eta denean gainera, 45 litrotik gora ia lurralde osoan. Marka hori aise gainditu dute gainera hainbat herritan: Gautegiz- Arteagan, Markina-Xemeinen, Galdakaon, Bilbon eta Zornotzan adibidez.

Bilbo-Mungia Bizkaibus lineako gidari bati eraso egin diote

Bilbo-Mungia Bizkaibus lineako gidari bati eraso egin diote

Erasoa igande goizaldean gertatu zen. Hiru emakume gaztek jipoia eman zioten txoferrari, eta gidaria ospitalean artatu behar izan zuten. Gertatutakoa gaitzesteko elkarretaratze bana deitu ditu Mungian eta Bilbon.

Txirrindulari bat larri zauritu da Mungian, auto batekin talka egin ostean

Istripua 11:00etan gertatu da, Meñakako bidegurutzean. Kaltetua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
Busturiko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek lan-uzte gehiago egingo dituzte

Busturiko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek lan-uzte gehiago egingo dituzte

BLBko beharginek lan-hitzarmena berritzea eta KPIren araberako soldata igoerak eskatu dituzte. 31 lanuzte egingo dituzte. Aldundiari bitartekaritza eskatu diote, "Bizkaibus zerbitzuaren arduradun den heinean".

Motor gidari bat larri zauritu da Mungian, errepidetik irtenda eta erdibitzailearen aurka talka eginda

Osteguneko 16:45ean jazo da. Pairatutako zauriak larriak izan direnez, biktima helikopteroz eraman behar izan dute.
Bigarren sariak 54 milioi euro banatu ditu Mungian; gehienak, Uri tabernako bezeroen artean

Bigarren sariak 54 milioi euro banatu ditu Mungian; gehienak, Uri tabernako bezeroen artean

Auzoko bizilagunen artean zoriontasuna banatu du Uri tabernak. Dezimo bakoitzak 125.000 euro irabazi ditu. Asko lagun eta senideen artean partekatutakoak dira, goizeko kafean edo poteoan erosten diren horietakoak.

Mungiako Uri tabernak bigarren sariaren zati handi bat saldu du, eta ia 54 milioi euro utzi ditu herrian

Mungiako Uri tabernak bigarren sariaren zati handi bat saldu du, eta ia 54 milioi euro utzi ditu herrian

Mungiako 3. administrazioak saldu du zenbakia. Bidali zizkieten 45 serieetatik 43 saldu dituzte, eta ia 54 milio euro banatu. Sariaren zati handiena Uri tabernan banatu dute.

04074 izan da bigarren saria, eta zati bat Bilbon eta Mungian saldu dute

04074 izan da bigarren saria, eta zati bat Bilbon eta Mungian saldu dute

Hain zuzen, Bilboko administrazio batean, Ledesma kaleko 16.ean, 45 serie zituzten, eta beste hainbeste Mungiako beste batean, Lauaxeta Olerkari kalean, 7.ean. Denak saldu badituzte, 56 milioi euro izango lirateke bakoitzean.
Gabonetako Loteriaren bigarren saria Bilbon eta Mungian saldu da

Gabonetako Loteriaren bigarren saria Bilbon eta Mungian saldu da

4.074 zenbakia Ledesma 16ko administrazioan (Bilbo) eta Lauxeta Olerkari 7ko bulegoan (Mungia) saldu da. Dezimo bakoitzaren jabeak 125.000 euro irabaziko ditu.

56 urteko langile bat oso larri dago, Mungian pabiloi bateko teilatutik erorita

Istripua asteazkenean gertatu zen 17:40an Billela auzoan, eta langilea Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Behargina Cofundi enpresako itogin bat konpontzeko pabiloi baten estalkira plataforma batekin igo, eta zati zeharrargia zapalduta erori zen.

56 urteko langile bat hil da Mungian, pabiloi bateko teilatutik erorita

Istripua asteazkenean gertatu zen 17:40an, Billela auzoan, eta langilea Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Behargina Cofundi enpresako itogin bat konpontzeko pabiloi baten estalkira plataforma batekin igo eta zati zeharrargia zapalduta erori zen.
Farmazia Golzarriko langileak EITB Maratoiarekin bat

Farmazia Golzarriko langileak EITB Maratoiarekin bat

Mungiako Farmazia Golzarriko langileek bat egin dute esklerosi anizkoitzaren ikerketaren aldeko 2022ko EITB Maratoiarekin. "Euritan dantzan" ibili dira guztiak.

Olentzeroren eta Mari Domingiren etxeak prest, Euskal Herriko umeak hartzeko

Olentzeroren eta Mari Domingiren etxeak prest, Euskal Herriko umeak hartzeko

Gabonetako opariak eskatzeko euren gutunak idazten dabiltza egunotan Euskal Herriko haurrak. Nora eta noiz jo behar dute Mari Domingirekin eta Olentzerorekin elkartzeko? Hona hemen Euskal Herriko gure bi pertsonaia maitatuenetarikoen etxeak bisitatzeko informazio praktikoa.
Siemens Gamesa Espainiako Estatuko zortzi lantegi salgai jartzea aztertzen ari da, tartean EAEko bi

Siemens Gamesa Espainiako Estatuko zortzi lantegi salgai jartzea aztertzen ari da, tartean EAEko bi

Negoziazioaren iturriek jakinarazi dutenez, multinazionalak multzoan saldu nahi ditu enpresok, baina Asteasukoa eta Mungiakoa erosteko EAEn eskaintzarik dagoen aintzat hartuko ei du. Hain justu, hori da Jaurlaritzak egin duen eskea. "Egon badaude", esan du Tapiak.
Urriaren 24an ekingo diote Busturialdeko Bizkaibusen grebari, eta Gernikako Azken Astelehenari eragingo dio

Urriaren 24an ekingo diote Busturialdeko Bizkaibusen grebari, eta Gernikako Azken Astelehenari eragingo dio

11 greba egun izango dira, eta langileen ordezkariek gutxienez KPIaren araberako soldata-igoera jasotzen duen hitzarmen kolektibo berri bat eskatzen dute.
Siemens Gamesak iragarritako kaleratze gehienak lantegietako bulegoek jasango dituzte

Siemens Gamesak iragarritako kaleratze gehienak lantegietako bulegoek jasango dituzte

Sindikatuei jakinarazi diete 475 lanpostu horietatik 352 bulegoetako kaleratzeak izango direla. CCOO, UGT eta ELAk egitasmoa "erabat" gaitzetsi dute. Multinazionalak bulegoak ditu Zamudion eta Sarrigurenen. Mungian eta Asteasun ez da kaleratzerik izango.
Oilaskoak baino gehiago eskaintzen du Mungiako Superpollok

Oilaskoak baino gehiago eskaintzen du Mungiako Superpollok

Izenak dioen bezala, oilaskoa da gastronomia-etxe honetako izarra, patatekin zein piperrekin. Baina, Arantzazu Gerekaetxebarriak azaldu duenez, eskaintza asko handitu dute azken hilabete hauetan.

Mastin batek bere jabea hil zuen Mungian, baina arriskutsuak al dira?

Mastin batek bere jabea hil zuen Mungian, baina arriskutsuak al dira?

Mastinen arraza ez dago arriskutsu moduan katalogatuta, eta albaitariek esan digute ondo aztertu behar dela nolako bizimodua zuen txakurrak, horrelako ezohiko eraso bat egiteko bere jabearen aurka.  

77 urteko gizon bat hil da Mungian, bere txakurrak erasota

77 urteko gizon bat hil da Mungian, bere txakurrak erasota

Bestalde, antzeko kasu batean, 20 urteko emakume bat zauritu da Araban, bere txakurrak erasota ere.
1 / 14 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena