Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Idiazabalen izango da gaur

A.E.|EiTB

Ander Gonzalez Idiazabalgo gaztak ospetsu bilakatutako herriko hainbat bizilagunekin egongo da.

  • Ander González sukaldaria, Astigarragari buruzko saioan. (Argazkia: EiTB)

    Ander González sukaldaria, Astigarragari buruzko saioan. (Argazkia: EiTB)

'Historias a Bocados' saioak Idiazabalera bisita egingo du gaur. Idiazabal gaztaren jatorrizko izendapenari izena ematen dion herria dugu; Latxa ardiaren esneaz egindako gaztarena, hain zuzen ere.

Aranburu gaztandegia hiru anaiek kudeatzen dute. Idiazabal etiketarekin gazta egiten duen hiru gaztandegietako bat da Aranburutarrena. Anderrek Jesusekin ikusiko du gazta nola egiten duten, eta, ondoren, Jesus eta Juan anaia zaharrenarekin bertan egindako lau gaztak dastatu, eta latxa ardien artean egongo da.

Joseba Baezek, berriz, behi-esnearekin egiten du gazta, Idiazabalgo baserrien ohitura zaharra berreskuratuz. Beti izan dituzte behiak baserrian Idiazabalen, eta behi-esnearekin egindako gazta ere betidanik izan dute.

Lourdes Intxausti Idiazabalgo aguazila da. Bere lana dela-eta, ondo baino hobeto daki herrian zer jazotzen den, eta bere lanbidearen berri emango dio Anderri. Lourdesek, ostera, gauza gehiago egin ditu: irakasle-ikasketak egin zituen, aktore izan da eta, besteak beste, autobus-gidari ere bai.

'Historias a Bocados de Idiazabal' 20:00etan izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n.