telebista
20:00etan
Ander Gonzalez Zigoitian izango da gaur, 'Historias a Bocados' saioan
A.E.|EiTB
Sukaldari eta aurkezleak Ondategi eta Gopegiko herriak ezagutuko ditu.
-
Ander Gonzalez, Idiazabali buzuko saioan. (Argazkia: EiTB)
Ander Gonzalezek, 'Historias a Bocados' saioan, Zigoitia bisitatuko du gaur. 17 herrik osatzen duten Arabako Zigoitia udalerria. Ondategi eta Gopegi dira horietako bi herri, eta bertan izango da aurkezlea.
Ondategin Anderrek Maite Ortiz de Zarate eta Miguel Mimenza bikotea ezagutuko du. Abere ustiategiaren jabe da bikotea eta horren berri emango diote aurkezleari.
Gopegin, berriz, 800 oilo artean ibiliko da Ander, Oketa abeletxean, Iñaki Iza eta Violeta Gonzalezekin.
Gopegin, halaber, Zigoitian erreferentziazko lekua den Artzegira egingo du bisita. Bertan, bizilagunek zein bisitarik okindegia, gozotegia eta jatetxea topatuko dute. David Rakel eta Carlos Fernandez neba-arrebek kudeatzen dute Artzegi.
'Historias a Bocados de Zigoitia' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.