Itxi

telebista

22:30ean

'Eskuak, zeru eta infernu' dokumentala, gaur gauean, ETB1en

EITB

Esku-pilotari buruzko dokumentalak Abel Barriola pilotari ohia eta Jokin Altuna, Mikel Idoate, Olatz Arrizabalaga eta Patri Espinar pilotariak izango ditu protagonista.

1:26

Eskuak, zeru eta infernu esku-pilotari buruzko dokumentala eskainiko du ETB1ek gaur gauean. Filmak Mediak ekoitzi du, eta Joseba Urkiolak eta Oier Plazak zuzendu dute.

Dokumentalak eskuak ditu protagonista. Pilota lagun, eskuek frontoiko kirol honetan duten garrantzia erakutsiko dute. Loria eta amets gaiztoa horien 'esku' dago.

Egoera desberdin eta istorio ugari izango dira dokumentalean ikusgai. Horien artean, Abel Barriola pilotari ohiak presentzia berezia izango du, eta dokumentalean zehar, 1989ko eskuz banakako finala hartuko dute erreferentzia bezala: Joxean Tolosak eskua lehertuta irabazi zuen txapel hura, eta orduko irudi ikusgarriak eskainiko dituzte.

Protagonisten artean, Jokin Altuna txapelduna, Mikel Idoate, Olatz Arrizabalaga eta Patri Espinar pilotariak daude, eta Ander Ugarte pilotagilea, Olatz Gonzalez Abrisketa antropologoa eta Pedro Mari Goikoetxea kazetaria izango dituzte bidelagun.

Eskuak, zeru eta infernu gaur izango da ikusgai 22:30ean eitb.eus-en eta ETB1en.