Itxi

telebista

Kirolak

Eibar-Real Sociedad eta pilota Arrigorriagatik, gaur, zuzenean

EiTB

Bizkaia Torneoko hiru partida eskainiko dira: lau t'erdian, binaka eta buruz buru.

  • Pilota

    Pilota

Futbol aurredenboraldiko partida izango dugu ikusgai gaur arratsaldean ETB1en eta eitb.eus-en. Gipuzkoako Futbol Federazioaren mendeurreneko ospakizunen barruan, Eibar eta Reala izango dira nor baino nor gehiago. Juanan Legorburu eta Juanan Larrañaga izango ditugu berriemaile zuzenean Ipuruatik 18:00etatik aurrera.

Gauean pilota emankizuna izango dugu Arrigorriagatik. Bertan, Bizkaia Torneoko hiru norgehiagoka jokatuko dira: Arteaga II-Laso (lau 'erdian), Olaizola II-Aretxabaleta / Bengoetxea VI-Larunbe (binaka) eta Bakaikoa-Urretabizkaia II (buruz buru). Joxetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.