Itxi

telebista

Kirolak

Donostiako Banderako sailkatze estropada, gaur, zuzenean

EiTB

16:30etik aurrera jarraitu ahal izango dugu emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en.

0:20

Gaur arratsaldean, arrauna izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en, 16:30etik aurrera, zuzenean, Donostiako Banderako sailkatze estropada jokatuko baita. Emakumezkoak lehiatuko dira lehendabizi, eta gizonezkoak, ondoren.

Mikel Olazabalek gidatuko du emanaldia, Ibon Gaztañazpi izango du lagun komentarioetan, eta Sara Gandara eta Xabier Andueza, elkarrizketak egiten.