Itxi

telebista

22:30ean

Pirinioetako gastronomia, gaur, 'Juego de Cartas' saioan

EITB

La Borda de Bosnerau, La Cocina Aragonesa, Sarao eta Vidoq jatetxeak aurrez aurre jarriko dira.

'Juego de Cartas' saioa Aragoiko lurretan izango da gaur, urriak 8, eta jatorri euskalduneko lau jatetxe ezagutuko ditu bertan Javi Sierra sukaldariak.

Aitor Ugarte bilbotarrak Biescasen duen La Borda de Bosnerau jatetxea izango da lehen lehiakidea. Ondoren, Mertxe Aldanondo donostiarraren La Cocina Aragonesa jatetxea ezagutuko dute Jakan.

Hirugarren lehiakidea Sandra Prieto donostiarra izango da, Escarrillan dagoen Sarao jatetxearen jabea. Amaitzeko, Formigaleko Vidocq jatetxea ezagutuko dugu. Diego Herrero barakaldarra da horren jabea.

'Juego de Cartas' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.