Itxi

telebista

21:00etan

Zarauzko Udako Musikaldiko kontzertu berezia, gaur gauean, ETB1en

EiTB

Abuztuaren 24n Santa Maria la Real parrokian grabatutako emanaldia izango dugu ikusgai.

0:22

Zarauzko Udako Musikaldiaren 30. urtemuga ospatzeko egindako kontzertu berezia eskainiko du ETB1ek gaur, 21:00etan. Santa Maria la Real parrokian abuztuaren 24n egindako emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Bertan, Xabier Zabala musikariak, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Kaabestri orkestrak hartu zuten parte. Gonbidatu bereziak ere izan zituzten, hala nola, Alberto Urretxo Bilboko Orkestra Sinfonikoaren tronboi bakarlaria eta Miren Fernandez abeslaria.