Itxi

telebista

20:00etan

Iberon izango dira, gaur, 'Historias a Bocados' saioan

EITB

Joseba Arguiñanok Nafarroako herri honetako auzokideak ezagutuko ditu, tartean, Juan Martinez de Irujo pilotari ohia.

  • Juan Martinez de Irujo eta Joseba Arguiñano Iberon. Argazkia: EiTB

    Juan Martinez de Irujo eta Joseba Arguiñano Iberon. Argazkia: EiTB

Gaur, 'Historias a Bocados' saioan, Joseba Arguiñanok Ibero ezagutuko du, Cendea de Olza udalerriaren parte den Nafarroako herria.

Bertan, ospe handiko iberotar bat ezagutuko du, Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Elkarrekin, lupia labean prestatuko dute eta Joseba, Juan eta haren amarekin, Bittori Goñirekin, arituko da pilotariaren ibilbidea errepasatzen.

Isabel López eta Juan Antonio Pascual Piter, Casa Atostarra landetxeko jabeak, izango dira hurrengo protagonistak. Hauek seitanarekin egindako gisatua prestatuko diote Josebari. Dieta begetarianoetan asko erabiltzen den proteina da seitana.

Susana Aso Iberora bizitzera joan zen Fernando Hugalde bere bikotekidea bertakoa zelako. Bere proposamenen artean, Nafarroako betegarriaren errezeta tradizionala berreskuratzea da, eta horretan ari da lanean. Betegarria Iruñerrian oso tipikoa den hestekia da; arroza, arkumearen gantza, arrautzak, urdai zuria, tipula, baratxuria, azafraia, perrexila eta gatzarekin egiten da. Susanak tomate eta piperrekin prestatuko dio betegarria Josebari.

'Historias a Bocados' larunbat eta igandeetan izaten da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.