Itxi

telebista

Gaur

Iñigo Urkullu lehendakariaren urte bukaerako mezua emango du EiTBk

EITB

ETBko bi kateetan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en izango da ikusgai eta entzungai.

  • Iñigo Urkullu

    Iñigo Urkullu

Euskal Irrati Telebistak Iñigo Urkullu lehendakariaren urte bukaerako mezua emango du astelehen honetan, abenduaren 31n. Emisioa ETBko bi kateetan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en egingo da.

14:00etan, 'Gaur Egun' albistegiaren baitan eskainiko da ETB1en, eta ordu berean zabalduko da baita ere Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian. ETB2n 15:00etan izango da ikusgai, 'Teleberri' albistegian. eitb.eus-en, irrati eta telebista emisioen streaming-aren bitartez eskainiko da.