Itxi

telebista

Kirolak

Eskubaloia eta Binakako Txapelketa, gaur, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en

EiTB

Eskubaloiko Iberdrola Guerreras Ligan Zuazu Barakaldo eta Bera Bera taldeak izango dira lehian; eta pilotako binakakoan Urrutikoetxea-Aretxabaleta eta Ezkurdia-Galarza.

  • Mikel Urrutikoetxea

    Mikel Urrutikoetxea

Gaurko kirol emanaldiak askotarikoak izango dira ETBn eta eitb.eus-en. 12:00etan, ETB1ek eta eitb.eus-ek eskubaloiko Iberdrola Guerreras Liga eskainiko dute zuzenean Barakaldotik. Bertan, Zuazu Barakaldo eta Bera Bera taldeak izango dira lehian.

Ordu berean, ETB4n eta eitb.eus-en Andrazkoen Bizkaia Torneoko Finala (paleta larruz) eta Liga Kutxabank pala binakako finalaurreko partidak izango dira ikusgai. Andrazkoen Bizkaia Torneoko Finalean Irazustabarrena-Huizi eta Araiztegi-Mendizabal izango dira lehian, eta Liga Kutxabank finalaurrekoan Gaubeka-Ibai Perez eta Necol-Urrutia.

16:00etan, ETB4k eta eitb.eus-ek zesta puntako Banakako Txapelketako Finala eskainiko dute, eta ordu berean, Ostolaza harrijasotzaileari egindako omenaldia izango da ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai. 17:00etan, Xabier Euzkitzeren, Josean Tolosaren eta Xabier Anduezaren eskutik, Urrutikoetxea-Aretxabaleta eta Ezkurdia-Galarza bikoteen binakakoa izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean Iruñetik. Halaber, Victor- Aranguren/ Bakaikoa-Eskiroz, eta Arretxe II- Salaverri /Alberdi- Urretabizkaia pilota partidak eskainiko dira.