Itxi

telebista

Kirolak

Italikako Nazioarteko Krosa eta Eibarko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Txapelketako bi partida jokatuko dira Astelenan: Bengoetxea VI-Imaz / Irribarria-Zabaleta eta Dario-Jaunarena / Etxeberria-Garmendia.

  • Lasterkariak, atletismo pistan

    Lasterkariak, atletismo pistan. Argazkia: EiTB

Igandeko lehen kirol hitzorduak Sevillara eramango gaitu. Italikako Nazioarteko Krosa izango dugu ikusgai zuzenean: emakumezkoen proba ETB1en emango da 13:15ean hasita eta gizonezkoena ETB4n 14:00etan.

16:00etan herri kirolen tartea zabalduko dute ETB1en, hilaren 13an Zeberion jokatutako sokatira jardunaldi berezia eskaintzeko. Nazioarteko taldeek hartu zuten parte.

Ohi denez, 17:00etan zuzeneko pilota emankizuna izango dugu. Eibarko Astelenako jaialdiaz gozatu ahal izango dugu, hiru partida hauekin: Mendizabal III-Erostarbe / Jaka-Untoria, Bengoetxea VI-Imaz / Irribarria-Zabaleta (Binakako Txapelketa) eta Dario-Jaunarena/ Etxeberria-Garmendia (Promozio Txapelketa).

Emanaldi guztiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango ditugu.