Itxi

telebista

Kirolak

Donostiako Krosa eta pilota Tolosatik, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Binakako Txapelketako Altuna III-Martija / Irribarria-Zabaleta izango dugu ikusgai Beotibar pilotalekutik.

  • Donostiako Krosaren ibilbidea

    Donostiako Krosaren ibilbidea. Argazkia: EiTB

Zuzeneko bi kirol emanaldi izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en: Donostiako Krosa, 12:30ean, eta Tolosako pilota jaialdia, 17:00etan. Bertan, hru partida jokatuko dira: Binakako Txapelketako Altuna III-Martija / Irribarria-Zabaleta, Mendizabal III-Jaunarena / Peña II- Etchegoien eta Dario-Untoria / Arteaga II-Urretabizkaia II.

Birritan zabalduko da herri kirolen tartea: 11:00etan Kortaberri, Etxeberria, Galarraga eta Diez harrijasotzaileen marka saiakera izango dugu ikusgai; 16:00etan, Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako Vicente-Saralegi / Mugertza II-Iñaki Azurmendi lehia eskainiko da.

Azkenik, ETB4 eta eitb.eus-en afizionatu mailako Laudioko pilota torneoko finalak izango dira ikusgai 12:00etan.