telebista
20:00etan
Nabarnizen izango da 'Historias a Bocados' gaur
EiTB
Joseba Arguiñanok Urdaibaiko egurraren ibilbidearen zati diren zenbait baserri historiko dituen herrira bisita egingo du.
-
Nabarnizen izango da 'Historias a Bocados' igande honetan.
Joseba Arguiñano Busturialdeko Nabarnizera joango da gaur 'Historias a Bocados' saioan. Urdaibaiko egurraren ibilbidearen zati diren zenbait baserri historiko dituen herrira bisita egingo du. Bertan, besteak beste, bertakoek, historian zehar, egurrari eman dioten erabilera erakusten da. Hasteko, Alberto Goirienak Ikazuriaga baserria erakutsiko dio Josebari, Euskal Herriko baserririk zaharrenetakoa, 1480an du jatorria gutxi gorabehera.
Nabarnizko arbitxoak, bestalde, oso ezagunak dira; sukalde-gutizia bat dira. Estibaliz Urzaa nabarniztarrak ereiten ditu eta baratzean topatuko du Josebak.
Santi Zubizarretarekin ere egongo da aurkezlea. Zubizarreta Bizkaiko trontza txapelduna eta harri-probetan Euskadiko txapelduna da. Sukaldaria zuzenean etxeko sukaldera joango da eta ganbak mahonesa eta ozpin-olioarekin prestatuko ditu.
'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.