telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' saioa, arratsaldean, Belauntzan
EiTB
Marcelino Lopetegui zesta-punta jokalaria, Encarna Bengoetxea sukaldaria eta Silvia Moneo herriko alkatea izango dira saioan.
-
Joseba Arguiñano Belauntzan. Argazkia: EITB
'Historias a Bocados' saioak Tolosaldea eskualdeko Belauntza herrira bisita egingo du gaur.
Marcelino Lopeteguik 74 urte ditu, eta bere bizitzaren zati handia Ameriketako Estatu Batuetan eman du, Floridan, zesta-punta jokalari arrakastatsua izan baitzen. Bertan guztia zuen, baina familia eta lagunengana itzuli zen, herrimin handia zuelako.
Encarna Bengoetxeak, berriz, erretiroa hartzeko adina du, baina zaila egiten zaio orain arteko lana uztea, Benta Belauntzako familia jatetxeko sukaldea uztea, hain zuzen ere.
Silvia Moneo belauntzarrak 24 urte ditu, eta herriko alkatea da. Alkateorde zen, baina alkatea hil egin zen, eta berak hartu behar izan zuen erreleboa.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.