telebista
22:30ean
Lopa eta Leire 'El Conquis'eko debatean izango dira gaur gauean
EiTB
Lehiaketa unerik erabakigarrienaren atarian dago.
-
Lopa eta Leire Juanes "El Conquis"eko lehiakideak
Panaman gelditzen diren lehiakideak abenturaren amaierako txanpa honetara indarrez justu iristen ari dira, eta, une honetan, realityaren momenturik erabakigarriena gertu dago. Edozein akats egiteak edo ondoezik egoteak ondorio saihestezinak ekar ditzake. Lopak, min hartuta, immunitate jokoa utzi behar izan zuen, eta Leire, berriz, gogotik borrokatu zen, kanporaketa dueluan galdu bazuen ere.
Biak izango dira 'El Conquis del Pacífico' eztabaida-saioaren gaurko protagonistak. Halaber, Ibai eta Asier Hernaniko lehiakidea garaitu ondoren kanpamendura itzultzen direnean, gainerako lehiakideek izango duten erreakzioa ikusi ahal izango dugu. Horrez gain, ondoren, gutuna jasoko dute kanpamentu bateratuan, eta partaideek hiruko taldeak eratuko dituzte immunitate joko erabakigarriari aurre egiteko.
Ohiko conquistologoek, sei kapitainek eta hiru taldeetako kanporatuek saioaren unerik nabarmenenak aztertuko dituzte. Berebat, saioaren kuttunena bilakatzeko lehian, beste hiru lehiakide kanporatuko dituzte.
Txurruk, Ainhoak eta Humbertok girotuko dute emanaldia, 'Eguraldia'ren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.