Itxi

telebista

'El Conquis'en 21. atala

Emakumeen arteko batasunik ezak Lunaren eta Leti Sanen abentura zapuztu du

EiTB

Caballok irabazi du giza kantinploren immunitate jokoa, eta Jontxuk galdu du; ondoren, Jontxuk Luna eta Leti San kanporatu ditu dueluan.

  • Leti San eta Luna yumarrean

    Leti San eta Luna yumarrean

Leti Sanek eta Lunak larrutik ordaindu dute emakumeen arteko akordiorik eza, batez ere duelura doazen hiru lagunetatik bakarra salbatzen den fase berrian. Jontxuk irabazi du, eta bera itzuliko da kanpalekura, bi emakumeak kanporatuta. Egoera ezin hobea da faboritoak duelura bidaltzeko, baina…

Dena den, ez da izan "El Conquistador del Pacífico" saioaren 21. atalaren ezusteko bakarra. Caballok Luna bidali du duelura, eta, aukeretako bat zen arren, bat baino gehiago harritu da erabakiarekin, batez ere Luna; pozik joan da etxera bikotekideak ezkontzeko eskatu diolako, baina oraindik ez zuela joateko ordua uste zuen.

Leti ere aho zabalik gelditu da Julian bere izena zuten papertxoak erakusten hasi denean. Ez zuen berdeen jokaldi makurra espero, beraiekin fidela izan baita. Luisito, Asier eta Maider ere asko harritu dira "akusatuen aulkitik kanpo" gelditu direnean.

"El Conquistador" saioak horrelako gauzak ditu; gutxien espero duzunean... Batez ere, Jontxuk giza kantinploren immunitate jokoan bezain gaizki egin ezean. Izan ere, ezinezkoa dirudi bera bezalako morrosko batek horren ur kopuru urria garraiatu izana 15 minutuko jokoan. Caballorena, berriz, erakustaldia izan da: gamelua balitz bezala aritu da, eta guztiak harritu ditu ura ahoan garraiatzeko duen ahalmenarekin. Nafarrak bakarkako joko bat eskatzen zuen, eta primeran etorri zaio proba.

Orain arte garrantzitsua zen immunitate jokoa irabaztea, baina aurrerantzean garaipena hil edo bizikoa izango da, dueluetan kanporatze bikoitza izango baita. Ikusteko dago aurrerantzean baten bat espekulatzen ausartzen den.

Ez galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.