telebista
Kirolak
Suitzako Itzuliko 8. etapa eta Bilboko Bandera, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Gauean, 4 ½-ko San Fermin Txapelketako Bengoetxea VI vs Artola partida izango dugu ikusgai.
-
Arraunlariak itsasoan. Bideo batetik hartutako irudia.
Suitzako Itzuliarekin abiatuko da larunbat honetako kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. 19,2 kilometroko erlojupekoaren kontakizuna egingo digute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak 15:15etik aurrera.
18:00etan arraunaren txanda izango da. Eusko Label Ligako lehen jardunaldiaren berri emango digute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak: Bilboko Bandera.
Gauean, 22:00etan, 4 ½-ko San Fermin Txapelketako final laurdenetako partida izango dugu ikusgai Oinatz Bengoetxearen eta Iñaki Artolaren artean. Arratsaldean Muskizen ospatutako jaialdia Agirre - Mariezkurrena II vs Laso - Albisu norgehiagokarekin osatuko da. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.
Bestalde, 15:00etan, Hiru Handiak mendi lasterketaren laburpena egingo du Anartz Agirrek.