Itxi

telebista

22:30ean

Etxeko sukaldaritza Goierrin, gaurko 'Juego de Cartas' saioan

EiTB

Honako jatetxeak arituko dira norgehiagokan: Lazkaoko Nerea, Ezkioko Agirretxea, Aramako Toki Alai eta Legazpiko Goiherri.

  • Javi Sierra 'Juego de Cartas' saioaren aurkezlea, Goierrin.

    Javi Sierra 'Juego de Cartas' saioaren aurkezlea, Goierrin. Irudia: EiTB

Gaurko 'Juego de Cartas' saioa Goierrira joango da tradizioa, egiazkotasuna eta betiko zaporeen bila.

Hasteko, Itxaso Sukiaren Nerea jatetxean egongo dira, Lazkaon. Inguruko baserrien osagaiekin prestatzen du Itxasok bere menua.

Ondoren, Ezkiora joango dira. Bertan, Juanjo Martínez de Rituertok eta Marijo bere emazteak Agirretxea jatetxea erakutsiko digute.

Maider Carcellerrek eta Eli bazkideak begano eta makrobiotikoentzat egokitutako menua eskaintzen dute Aramako Toki Alai jatetxean.

Legazpin amaituko dute bidaia. Sylvain Pernet Goiherri jatetxeko jabea eta sukaldaria da, baita euskal sushiaren sortzailea ere.

'Juego de Cartas' astelehen honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.