cerrar buscador

Lazkao

1 / 7 Hurrengoa
Jon Agirre, Ahleticzale gipuzkoarra: ''Athletic niretzako sentimendu bat da, gure identitatearen isla bat''

Jon Agirre, Ahleticzale gipuzkoarra: ''Athletic niretzako sentimendu bat da, gure identitatearen isla bat''

Athleticzaleak ez daude Bizkaian bakarrik, mundu osoan daude, baita Gipuzkoan ere, hala nola Lazkaon. Bertakoa da Jon Agirre, umetatik da talde bilbotarraren zalea, eta gaurko partidua bere herrian nola ikusiko duen kontatu du.

Inauteriak badatozela eta, joaldun izateko ikastaroa eman digute Lazkaoko Jotake taldekoek

Inauteriak badatozela eta, joaldun izateko ikastaroa eman digute Lazkaoko Jotake taldekoek

Urratsak ondo eginez gero, joareek euren erritmoa hartuko dute eta dunba hotsa berez aterako da. Horretarako inportanteena joareak ondo lotzea dela esan digu Jon Aizpurua taldekideak.
Errege-opilaren errezeta eta sekretuak, Lazkaoko Oreka okindegiko Julen Irurzunen eskutik

Errege-opilaren errezeta eta sekretuak, Lazkaoko Oreka okindegiko Julen Irurzunen eskutik

Julen Irurzun Lazkaoko Oreka okindegiko okinak bertan egiten duten errege-opilaren errezeta eman eta nola egiten duten azaldu digu. Horren hitzetan, ehunka opil egiten dituzte Gabonetan, baina urtean zehar ere egiten dituzte noizean behin, arrakasta handia baitute.

Arantxa Garmendia: ''1652. urtean hasi zen Lazkaoko Astotxo Eguna, eta ospe handia hartu du''

Arantxa Garmendia: ''1652. urtean hasi zen Lazkaoko Astotxo Eguna, eta ospe handia hartu du''

Arantxa Garmendia Lazkaoko Astotxo Eguneko antolatzaileetako bat da, eta ospakizun berezi honetaz aritu da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Horren arabera, 1652an hasi ziren ospatzen, eta oso berezia da lazkaotarrentzat. Hainbat ekintza egiten dituzte, tartean asto-lehiaketa eta antzezlana.

Porru quichea prestatu digute Astigoxoren Lazkaoko gozogintza-lantegi berrian

Porru quichea prestatu digute Astigoxoren Lazkaoko gozogintza-lantegi berrian

Eider Garmendiak Astigoxoren obradore berria erakutsi digu. Kooperatiba txiki honetako dendan enkarguz saltzen dituzte beraien produktuak, baita Beasain eta Ordiziako azoketan ere. Arrakasta dute pastelek, sagar tartak batik bat; baita tarta gaziek ere, prestatu diguten porru quicheak, esaterako.

Ezti eskaintza zabala dute Lazkaoko Amatriain fruta-dendan: 20 mota ezberdin dituzte salgai!

Ezti eskaintza zabala dute Lazkaoko Amatriain fruta-dendan: 20 mota ezberdin dituzte salgai!

Amatriain frutategiko Jose Luis Amatriainek azaldu digunez, fruta eta barazkiez gain ezti eskaintza zabala ere badute. 20 ezti mota ezberdin dituzte salgai, eta 6 izan ditu hizpide: limoiarena, mila loreduna, mizpirarena, gaztainondoarena, ahuakatearena eta haritzarena.

Lazkaoko ikastolako Kantu Jirak bat egin du EITB Maratoiko erronkarekin

Lazkaoko ikastolako Kantu Jirak bat egin du EITB Maratoiko erronkarekin

Ostiralero Lazkaoko San Benito ikastolak Kantu Jira egiten du herriko plazan. Bizpahiru abesti kantatzen dituzte, eta ikastolako ikasle, herriko talde eta herritarrak batzen dira ekimenera.  Ostiralean ekintza berezia izan zen EITB Maratoiko elkartasun kanpainarekin bat eginaz.

Konpondu dira N-1ean, Lasarte-Orian eta Ordizian, sortutako arazoak

Konpondu dira N-1ean, Lasarte-Orian eta Ordizian, sortutako arazoak

Ordiziako istripuan pertsona bat zauritu da, eta 3 kilometroko pilaketak sortu dira. Lasarte-Oriako ezbeharrean, ez da inor zauritu, baina ilarak egon dira ia bi orduz.
Fruta ondo mantentzeko aholkuak eman dizkigu Amatriain fruta-dendako Jose Luisek

Fruta ondo mantentzeko aholkuak eman dizkigu Amatriain fruta-dendako Jose Luisek

Lazkaora joan gara, Jose Luis Amatriainen Amatriain fruta-dendara. 26 urte zeuzkanean ireki zuen denda erakutsi, eta, ondoren, fruta etxean kontserbatzeko aholku batzuk eman dizkigu.

Bi afari azkar eta osasuntsu: Pita bokadiloa azenario patearekin eta arrautza nahasia barazki erreekin

Bi afari azkar eta osasuntsu: Pita bokadiloa azenario patearekin eta arrautza nahasia barazki erreekin

Anne Otegirekin bildu gara Bizi Olan, Lazkaon. Osasuntsu bizi eta jatearen garrantzia azpimarratzen du 'Osoa Coocking'-oak, hori dela eta, afari azkar eta osasuntsu bi erakutsi dizkigu: Pita bokadiloa gaztarekin eta azenario patearekin; eta, arrautza nahasia barazki erreekin.

Josean Querejeta, 35 urte Baskoniako presidente karguan

Josean Querejeta, 35 urte Baskoniako presidente karguan

Lazkaokoak 1988an hartu zuen klubeko burua izateko ardura. Saskibaloi munduan presidente karguan urte gehien daraman agintaria da.
Lazkaoko kiroldegia hustu dute, tximinian izan den matxura baten ondorioz

Lazkaoko kiroldegia hustu dute, tximinian izan den matxura baten ondorioz

Arratsaldean jaso dute deia larrialdi zerbitzuek, ke handia zegoela ohartarazteko. Erabiltzaileak kalera atera dituzte eta ez da inor zauritu. Asteartetik aurrera, normaltasunez irekiko ditu ateak.

Aske utzi dute Lazkaoko elkarte gastronomiko baten aurka eskopetaz tiro egiteagatik atxilotutako gizona

51 urteko gizona larunbatean atxilotu zuten, eskopetaz lokalaren kontra tiroka ari zela. Une horretan, bi pertsona zeuden lokalean, garbiketa lanetan.
Gizonezko bat atxilotu dute Lazkaon, bi eskopetekin kalean tiro egiteagatik

Gizonezko bat atxilotu dute Lazkaon, bi eskopetekin kalean tiro egiteagatik

08:00ak aldera tiroka hasi da gizona, bi arma eskutan, Esparru elkarteko atearen kontra. Arin zauritu du barruan garbiketan ari zen langileetako bat.
Joseba Beloki, txirrindulari ohia: ''Beharrezkoa zen Tourra Euskal Herrian ikustea; merezi dugun zerbait da''

Joseba Beloki, txirrindulari ohia: ''Beharrezkoa zen Tourra Euskal Herrian ikustea; merezi dugun zerbait da''

Joseba Beloki txirrindulari ohia izan da gurean. Miguel Indurainen atzetik Frantziako Tourrean podium gehien dituen euskal txirrindularia. Aurtengo Tourra hasteko egun gutxi geratzen dira eta 2023ko edizioa nola ikusten duen kontatu digu.

Joxe Mari Apaolaza, Euskadi Irratiko esataria: ''Oraindik ere kirol hiztegia osatzen ari gara egunero''

Joxe Mari Apaolaza, Euskadi Irratiko esataria: ''Oraindik ere kirol hiztegia osatzen ari gara egunero''

Joxe Mari Apaolaza kazetariak 37 urte inguru daramatza Euskadi Irratian kirol ekitaldi eta partidak entzuleei kontatzen. Aurretik, albistegietan eta programetan aritu zen. 'Biba Zuek!' saioan azaldu duenez, 9 urterekin futbolarekin lotutako argazki bati begiratu eta partidaren kontakizuna egin zuen.

''Loratzen diskoa bidaia bat bezala irudikatzea gustatzen zait; nerabezarotik ardura gehiago daukazun unera''

''Loratzen diskoa bidaia bat bezala irudikatzea gustatzen zait; nerabezarotik ardura gehiago daukazun unera''

19 urterekin ezagutu genuen Eider Saez 'Nogen' taldean. Lau urte pasatu dira eta orain bakarkako ibilbideari ekin dio. Bere lehen diskoa ere atera du 'Loratzen' eta hori aurkeztera etorri da. (Elkarrizketa osoa Nahieran)

''Ez diogu inoiz adopzioaren inguruko informaziorik gorde, harremana daukagu Pelloren familiarekin''

''Ez diogu inoiz adopzioaren inguruko informaziorik gorde, harremana daukagu Pelloren familiarekin''

Pello eta bere emaztea Kolonbiara joan ziren gaur egun beraien seme nagusia dena adoptatzera. 11 hilabeterekin ekarri zuten Lazkaora eta gurean izan ditugu aita-semeak, Pello eta Pello Bidegain.

Lazkaoko Bizi Ola fabrikaren proiektua ezagutu dugu,  Haizea Bravo eta Urtzi Larrearen eskutik

Lazkaoko Bizi Ola fabrikaren proiektua ezagutu dugu, Haizea Bravo eta Urtzi Larrearen eskutik

Bizi Ola irabazi asmorik gabeko ekimen sozialeko kooperatiba da. Kooperatibako ardatzetako bat elikaduraren subiranotasuna da, eta horretarako inguruko ekoizleak eta kontsumitzaileak elkartzeko espazio bat egin dute. Fabrikako tabernan, bestalde, Basabeko artisau garagardoak dastatu daitezke.

Goikoetxea: ''Astero jende gehiago biltzen zen frontoian Winter Serieseko partiduetan, pasada bat izan da''

Goikoetxea: ''Astero jende gehiago biltzen zen frontoian Winter Serieseko partiduetan, pasada bat izan da''

Iñaki Osa Goikoetxea puntista eta Ane Muruamendiaraz ETBko Winter Series jaialdiko kazetaria izan dira gonbidatu nagusiak. Winter Series txapelketaren gainean hitz egin dute kirolariarekin, igande honetan baita aurtengo denboraldiko final nagusia. (Elkarrizketa osoa Nahieran)

Andoni Egaña: ''Ezagutu dudan bertsolaririk harrigarrienetakoa zen Lazkao Txiki''

Andoni Egaña: ''Ezagutu dudan bertsolaririk harrigarrienetakoa zen Lazkao Txiki''

"Bertsografia" atalarekin jarraitu du Andoni Egañak. Lazkao Txikiren ingurukoa oraingoan, Euskal Herrian oso ezaguna egin zen bertsolaria. Marrazki bizidun eta guzti!

Astotxo Eguna itzuli da Lazkaora, bi urteko etenaren ostean

Astotxo Eguna itzuli da Lazkaora, bi urteko etenaren ostean

Jai giroa nagusi Goierriko udalerrian, baina Egiptorako Ihesaren antzezlanik ez da izango. Enkarterriko arrazako 100 astotxo eraman dituzte.

Etor Mendia: ''Kirolaren munduan helburua prozesuaz disfrutatzea izan behar da''

Etor Mendia: ''Kirolaren munduan helburua prozesuaz disfrutatzea izan behar da''

Mendia-Arrieta familian gurasoek seme-alabei kirolarekiko maitasuna eta pasioa transmititu diete. Iraia Mendia, esaterako, atletismoan ari da bidea egiten eta iazko denboraldian harrituta utzi zituen erakutsitako mailarekin.

Gabonetako urdaiazpiko kroketak, Lazkaoko Maitte dendan

Gabonetako urdaiazpiko kroketak, Lazkaoko Maitte dendan

Lazkaoko Maitte dendan izan gara, zer-nolako produktuak eskaintzen dituzten ikusten. Ondoren, urdaiazpiko kroketak nola prestatzen dituzten ikusi dugu.

Lankideei eta ikasleei esklerosia dudala azaldu diet, eta asko ari zaizkit laguntzen

"Lankideei eta ikasleei esklerosia dudala azaldu diet, eta asko ari zaizkit laguntzen"

Eider Goenagari esklerosi anizkoitza primarioki progresiboa diagnostikatu diote. 2021ean hasi zen sintomekin. Orain, tratamenduan dago, eta lanera itzuli da. Lazkaoko San Benito ikastolan, biologiako eskolak ematen ditu. Ikasleekin ere hitz egin du gaixotasunaren inguruan.
Açaí bowla eta beste hainbat jaki gozo, Lazkaoko Hiru Txoko kafetegian

Açaí bowla eta beste hainbat jaki gozo, Lazkaoko Hiru Txoko kafetegian

Lazkaoko Hiru Txoko kafetegian eskaintzen dituzten produktuez aritu dira Marina eta Amaia Carro. Ogia egiten dute, baita zukuak eta hainbat gozo ere. Açaí bowla nola prestatzen duten azaldu digu Amaiak.

Lodosako pikillo piperrak erre dizkigu Jose Luisek Villabonako azokan

Lodosako pikillo piperrak erre dizkigu Jose Luisek Villabonako azokan

Jose Luis Amatriain ezagutu dugu Amasa-Villabonan. Amatriain postua erakutsi digu, Villabonako azokan astero jartzen duen postua. Fruta denda daukate Lazkaon eta azoketan beraien produktuak saltzeaz gain, pikillo piperrak ere erretzen dituzte.

Elordi García: ''Kontrolatu dezakegun bakarra gure bizitzako oztopoen aurrean hartzen dugun jarrera da''

Elordi García: ''Kontrolatu dezakegun bakarra gure bizitzako oztopoen aurrean hartzen dugun jarrera da''

Elordi García, leuzemia gainditu duen emakumea; Josu Viana, ludopatiatik atera den gizona, eta Eneritz Martin, buruko tumorea gainditu duen beasaindarra izan dira platoan. Hirurak dira indartsuak eta borrokalariak. Horrez gain, egoera zailetan aurrera egiteko indarra eta kemena erakutsi dute.

Iker Sancho: Errusiak badauka tarteka mundua harritzeko gaitasuna, onerako zein txarrerako

Iker Sancho: "Errusiak badauka tarteka mundua harritzeko gaitasuna, onerako zein txarrerako"

Euskal Herriko Unibertsitatean errusiera irakasten du Iker Sancho lazkaotarrak duela hogei urtetik. Itzulpengintza eta eslabiar filologia ikasi zituen eta orain, "31 ipuin" izeneko liburuan, Anton Txekhov autore errusiarraren ipuin batzuk euskaratu ditu.
Felipe Barandiaranek, osabari, Lazkao Txikiri buruz: “Berak ez zigun inoiz bertsorik abestu etxean''

Felipe Barandiaranek, osabari, Lazkao Txikiri buruz: “Berak ez zigun inoiz bertsorik abestu etxean''

Hilabete honetan 29 urte betetzen dira Lazkao Txiki hil zela. Felipe eta Trini Barandiaranen osaba zen Lazkaotxiki. Umetako oroitzapen onak dituzte eta bertsolaria ez ezik, ipuin kontalari aparta eta euskararen maitalea zela diote hauek.

Korrika, Gipuzkoan barrena

Korrika, Gipuzkoan barrena

Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.
Gero eta ikasle gehiago iristen dira Maizpide euskaltegira Ipar Euskal Herritik

Gero eta ikasle gehiago iristen dira Maizpide euskaltegira Ipar Euskal Herritik

Euskara ez da ofiziala Ipar Euskal Herrian eta, beraz, ikastea ez da erraza izaten. Lazkaon C1 maila ikasturte honetan eskuratu nahi duten hainbat ikasle daude.

Joxemiel Iztueta Lazkao Txiki: Begirada bereziko bertsolaria

Joxemiel Iztueta "Lazkao Txiki": Begirada bereziko bertsolaria

Hiru hamarkada betetzear dira "Lazkao Txiki"k utzi gintuenetik. 1993ko apirilaren 3an zendu zen, ebakuntza batetik esnatu ezinik. Begirada bereziko bertsolaria zen, zirikatzaile eta umoretsua, baina sakonera begiratzen ere bazekiena. Iñaki Murua bertsolariarekin aztertu dugu bere ekarpena.
Jendetza non, Lazkaoko Talogileak han!

Jendetza non, Lazkaoko Talogileak han!

Talogile hauen inperioaren rankinga egin zuen "Wazemank" saioak 2010ean. Iranen, Mexikon eta Ipar Korean aurkitu zituzten.

Biziola: bizitzaren fabrika martxan jartzeko bidean da

Biziola: bizitzaren fabrika martxan jartzeko bidean da

Andoni Mikelarena kooperatibako kideak eman dizkigu dituzten asmoei buruzko xehetasunak.
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri

EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri

Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
Lazkaoko Oreka okindegiko browniea probatu dugu!

Lazkaoko Oreka okindegiko browniea probatu dugu!

Julen Irurzunek Oreka Lazkaoko Oreka okindegira gonbidatu gaitu, eta etxeko berezitasunetako bat prestatu digu: browniea.

Iker Sukiak Lazkaora gonbidatu gaitu, zer-nolako gaztak egiten dituen ikusteko

Iker Sukiak Lazkaora gonbidatu gaitu, zer-nolako gaztak egiten dituen ikusteko

Lazkaoko Borda Berri Artegia baserrian izan gara, Iker Sukiarekin. 20 urte baino ez ditu eta artzaina da. Hainbat gazta mota ekoizten dituela kontatu digu.

Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian

Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian

Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
Romana Mujika Urretabizkaia, erregina baino hobeto bizi den 102 urteko amona

Romana Mujika Urretabizkaia, erregina baino hobeto bizi den 102 urteko amona

“Uste genuen mundua jango genuela, baina, ez, munduak jango gaitu”. Horixe esan digu Romanak, nabarmenduz, konformidadez bizitzea dela inportantea. Alaba galdu zuen tximistak jota, anaia eraman zion gerrak, baina 102 urterekin duen indarra ikustekoa da.
1 / 7 Hurrengoa