Itxi

telebista

Kirolak

Futbola, herri kirolak eta pilota, asteburu honetan, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Bigarren B Mailako partida bat, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finala eta Lau T'erdiko Txapelketako neurketak eskainiko dira zuzenean.

  • ETB Kirolak

    ETB Kirolak

Igandeko eskaintza bi emanaldi izango dira, biak zuzenean: 12:00etan, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finala Gasteiztik, eta 17:00etan, Tolosako pilota jaialdia. Bertan, hiru neurketa jokatuko dira: Lau T'erdiko Txapelketako Peña II - Egiguren (Promozio Mailakoa) eta Jaka - P. Etxeberria (Lehen Mailakoa), eta Retegi Bi - Erostarbe vs Elordi - Garmendia.

Halaber, igandean, 13:30ean, Jai Alai World Tourreko Donostia Hiria Openeko finala izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, larunbat arratsaldean, 18:00etan, Carmelo Baldan, Egiguren-Lopez eta Goikoetxea-Irastorza bikoteek jokatuko dutena.