telebista
22:30ean
Hiriburuko zaporeak eta musika, gaur gauean, 'Juego de Cartas' saioan
EiTB
Javi Sierrak aurkeztutako saioan Gasteizko lau jatetxe arituko dira nor baino nor gehiago: Waska, María la Gorda, El Mexicano y Mucho Más eta Eskolaberri Soul.
-
'Juego de Cartas: Melodía de sabores en la capital'. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
'Juego de Cartas' saioaren gaurko atalak musika doinu ezberdinen erritmora, fusio gastronomiko harrigarriak eskaintzen dituzten Gasteizko lau jatetxe ezagutuko ditu.
Hasteko, Carlos Dávalos Euskadiko pintxo onenaren irabazleak Waska jatetxea erakutsiko digu. Jimmy Hendrix eta Led Zeppelin artisten jarraitzaile sutsu honek euskal gastronomia tradizionalari nortasun berria eman nahi dio.
Bigarren lehiakidea Oswaldo Miranda izango da, María la Gorda jatetxearen jabea. Oswaldok euskal gastronomia eta beste kontinenteetako sukaldaritzaren arteko fusio berritzailea eskaintzen du. Larunbatero, gainera, DJ bat izaten du zuzeneko musika eskainiz.
Ondoren, Marisa Barriok Mexikoko gastronomia ezagutzeko gonbidapena luzatuko die gainontzeko lehiakideei eta Javi Sierra aurkezleari. Marisak bihotzez maite du Luis Miguel, eta artistak presentzia handi dauka El Mexicano y Mucho Más jatetxean.
Amaitzeko, Eskolaberri Soul, musika eta zinemaren influentzia handia duen jatetxea, ezagutuko dugu. Alberto Sanchez jabeak Tarantino zinegileak bere jatetxean filmatuko duen pelikularekin egiten du amets.
'Juego de Cartas', gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.