telebista
22:30ean
'Restaurante Sin Barreras' saioaren final handia, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en
EiTB
Lehiakideek 40 pertsonarentzako menua prestatu eta zerbitzatu beharko dute Basque Culinary Centerren.
-
'Restaurante Sin Barreras' saioko lehiakideak finalean. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Euskal Telebistak 'Restaurante Sin Barreras' saioaren finala eskainiko du gaur gauean. Zortzi lehiakideek azken sei asteetan ikasitakoa erakutsi beharko dute denboraldiko azken saio berezi honetan.
Basque Culinary Centerren egingo da azken proba: lehiakideek 40 pertsonarentzako menua prestatu eta zerbitzatu beharko dute. Bazkaltzera etorriko diren gonbidatuen artean, aurpegi oso ezagunak ikusiko ditugu; Andoni Luis Aduriz eta Elena Arzak sukaldariak eta Mikel Urmeneta artista, besteak beste.
Emozioz beteriko saioa izango da, eta lehiakideek azken asteetako erronka handienari aurre egiteko prest daudela erakutsi beharko dute.
'Restaurante Sin Barreras' saioaren final handia gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.