Itxi

telebista

Kirolak

Saskibaloia eta pilota, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Endesa Ligako Lointek Gernika vs Quesos El Pastor eta Lau T'erdiko Txapelketako Altuna III vs Laso partidak eskainiko dira.

  • Esku pilota emanaldia EiTBn

    Esku pilota emanaldia EiTBn

Igandean zuzeneko bi emanaldi izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en. 12:00etan, Endesa Ligako Lointek Gernika vs Quesos El Pastor partida, eta 17:00etan pilota Bilboko Bizkaia pilotalekutik.

Hiru partida izango ditugu ikusgai: Irribarria-Zabaleta / Elezkano II-Galarza, Altuna III vs Laso (4 ½-ko Txapelketa) eta Dario-Erostarbe / Zabala-Untoria

16:00etako herri kirolen tartean, bezperan Zamudion jokatutako Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa eskainiko da. Hiru aizkolari izango dira nor baino nor gehiago: Mujika, Txapartegi eta Irazu.