Itxi

telebista

Kirol emankizunak

Futbola, herri kirolak eta pilota, asteburuan

EiTB

Real Sociedad B vs Bilbao Athletic eta Binakako Txapelketako Irribarria-Rezusta vs Bengoetxea VI-Mariezkurrena II eta Ezkurdia-Martija vs Artola-Imaz partidak zuzenean eskainiko dira.

  • Kirol emankizunak EiTBn

    Kirol emankizunak EiTBn

Larunbatean, lau kirol emanaldi izango ditugu Euskal Telebistako kanaletan eta eitb.eus-en: 

11:00etan, ETB1en, San Tomas eguneko Donostiako herri kirol jaialdia

16:00etan, ETB1en, Bigarren B Mailako Real Sociedad B vs Bilbao Athletic partida. 

18:00etan, ETB2n, Lekeitioko pilota jaialdia: Irribarria-Rezusta vs Bengoetxea VI-Mariezkurrena II (Binakako Txapelketa) eta Peña II-Aranguren vs Elordi-Etxebarria (Binakako Promozio Txapelketa).

21:00etan, ETB4n, Binakako Erremonte Txapelketako finalerdiak

Igandeko emanaldi guztiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira: 

12:00etan, 200 kiloko harriarekin erronka, Asteasutik zuzenean. 

16:00etan, abenduaren 15ean Urrestillan jokatutako Binakako Urrezko Aizkolarien jardunaldia

17:00etan, Arrasateko pilota jaialdia zuzenean: Alberdi-Salaverri vs Salaberria-Tolosa (Binakako Promozio Txapelketa) eta Ezkurdia-Martija vs Artola-Imaz (Binakako Txapelketa).