telebista
22:15ean
Gabonetako 'Atrápame Si Puedes' saio berezia, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en
EiTB
Patxi Alonsok gidatzen duen saioan, Javi Sierra eta Ander Gonzalez sukaldariak, Gabriela Uriarte nutrizionista, Ion Aramendi aurkezlea eta Nerea Garmendia eta Gurutze Beitia aktoreak arituko dira.
-
'Atrápame Si Puedes. Christmas edition' saio berezia. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Urtero bezala, Gabonetako saio berezia eskainiko du 'Atrápame Si Puedes' lehiaketak, EiTB Maratoiarekin bat eginez. Igande gaueko saio bereziak 3.000 euroko zakua emango du haurren minbiziaren ikerketaren alde.
Patxi Alonsok gidatuko duen 'Atrápame Si Puedes. Christmas Edition' saio dibertigarriak publikoak gehien maite dituen lehiakideak bilduko ditu: Javi Sierra 'Juego de Cartas' saioko sukaldaria, Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte 'A Bocados'eko aurpegiak, Ion Aramendi aurkezlea, eta Nerea Garmendia eta Gurutze Beitia aktoreak.
Gonbidatuek elkarrekin lehiatu, dantzatu eta barre egingo dute, EiTB Maratoiak orain arte lortutako diru kopurua handitzeko helburuarekin.
Gabonetako bi aste hauetan zehar, gainera, lehiakide dibertigarri eta ezagunenak egongo dira lehiaketaren eguneroko emanaldietan. Bestalde, 'El Conquistador' saioko lehiakideek umorez beteko dituzte asteburuak.
'Atrápame Si Puedes. Chrismas Edition' saio berezia gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.