Itxi

telebista

2020ko San Sebastian eguna

Donostiako danborradako bandera jaitsiera, zuzenean, EiTBn

EiTB

San Sebastian egun honetan, haurrek hartu dute lekukoa, eta egunari bukaera emateko, bandera jaitsiera izango da zuzenean ikusgai.

0:25
Donostiako danborrada eguna

San Sebastian egunean, haurrek hartu dute lekukoa, eta Alderdi Ederren sortu den giro bikaina zuzenean ikusi dugu Imanol Artola eta Jaione Carpinteroren eskutik.

Bandera jaitsiera

Gauean ere, saio berezia egongo da ETB1en, San Sebastian egunari bukaera emateko. 22:15etik aurrera, Konstituzio plazatik, Imanol Artolak egingo du ekitaldiaren kontakizuna, Maite Eskarmendi eta Odei Esnaolaren laguntzarekin. Ordura arte San Sebastian egunak eman duen guztiaren errepasoa ere egingo dute.

Gauerdian puntu-puntuan hasiko da Konstituzio plazan azken danborrada. Urtero bezala, Union Artesanako kideek izango dute horren ardura oholtza gainean, eta aurten, gainera, 150 urte betetzen ditu elkarte horrek. Berezia izango da, beraz, aurtengo bukaera hau ere.

eitb.eus-ek danborradaren jarraipen berezia egingo du. San Sebastian jaien inguruko emanaldi guztiak zuzenean, streaming bidez, eskaintzeaz gain, danborradaren inguruko informazio guztia izango da ikusgai atari berezian