Itxi

telebista

Kirolak

Futbola, herri kirolak eta pilota, asteburuan, EiTBn

EiTB

Goma gaineko sokatirarekin batera, Arenas vs Osasuna B, Osasuna vs Athletic Club B, Ezkurdia-Martija vs Jaka-Zabaleta eta Irribarria-Rezusta vs Altuna III-Galarza partidak izango ditugu ikusgai.

  • Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta pilotariak Binakako Txapelketan

    Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta piotariak. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Asteburuko kirol eskaintza Bigarren B Mailako futbolak zabalduko du ETB1en eta eitb.eus-en. Arenas vs Osasuna B norgehiagoka izango dugu ikusgai larunbatean, 16:00etan. 

18:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, Markina-Xemeindik. Bi partida hauek jokatuko dira: Arretxe II-Larunbe vs Agirre-Aretxabaleta eta Ezkurdia-Martija vs Jaka-Zabaleta (Binakako Txapelketa). 

Igandean, Emakumeen 2. Mailako Osasuna vs Athletic Club B neurketaz gozatu ahal izango dugu 12:00etatik aurrera. 

16:00etako herri kirolen tartean, sokatirako goma gaineko finalak eskainiko dira (640 eta 540 kg). 

Azkenik, 17:00etan, Tolosako pilota jaialdia izango dugu ikusgai: Elordi-O. Etxebarria vs Salaberria-Garmendia, Irribarria-Rezusta vs Altuna III-Galarza (Binakako Txapelketa) eta Dario-Tolosa vs P. Etxeberria-Bikuña. 

Bestalde, ETB4n eta eitb.eus-en afizionatu mailako pilotari leihoa zabalduko diote 12:30ean Laudioko torneoko finala eskaintzeko.