telebista
Audientzia
"A Bocados" saioa bere ordu-tartean nagusi, % 13,0ko audientzia-zatiarekin
EiTB
Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek aurkeztutako astearteko emanaldia saioaren historiako atalik ikusiena izan zen.
-
Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte "A Bocados" saioan. Argazkia: EiTB.
Astearteko "A Bocados" sukaldaritza saioa bere ordu-tartean nagusi izan zen, % 13,0ko audientzia-zatia bereganatuz. Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak aurkeztutako emanaldia saioaren historiako atalik ikusiena izan zen. Halaber, 219.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuten Euskadin eta eragin-eremuan.
Anderrek eta Gabrielak zapoa txirlekin prestatu zuten, eta ondoren, anana errea egin zuten izozturiko banana kremarekin. Errezeten inguruko informazio guztia eitb.eus-en dago eskuragai eta ikus-entzuleek saioa berriz ikusteko aukera dute EiTB Nahieranen.
"A Bocados" astelehenetik ostiralera da ikusgai 20:15etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.