telebista
Audientzia
"El Conquistador"ek lidergoa sendotu du % 22,4ko audientzia-zatiarekin
EiTB
Julian Iantzik aurkeztutako relityak 340.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu du.
-
Julian Iatzi "El Conquistador" saioaren aurkezlea. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
"El Conquistador del Caribe"k sendo eusten dio lidergoari asteleheneko ordutegi nagusian. Julian Iantzik aurkeztutako saioak % 22,4ko audientzia-zatia eta 340.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu Euskadin eta eragin eremuan. Estreinatu zenetik, bere ordu tartean nagusi izan da hamabost astez jarraian.
Halaber, abenturan gertatuko guztia gertutik jarraitu zuten sare sozialetako erabiltzaileek ere: #conquis14 etiketa joera izan zen Twitterren eta estatu mailan bigarren postua lortu zuen. Guztira, 4.500 txio baino gehiago izan ziren aipatutako traolarekin. Martina eta Kali lehiakideak ere joera izan ziren sare sozialean.
Hamalaugarren atal honetan, Maja taldeko Martina geratu zen abenturatik kanpo. Izan ere, izu eta klaustrofobia atake batekin bertan behera utzi zuen Ismaren aurka egiten ari zen karamelu sarearen duelua. Bestalde, talde gorriak irabazi zuen hamsterren esferen inmunitate jokoa.