Itxi

telebista

20:00etan

Basa-fruituen tarta goxoa, "Historias a Bocados" saioan

EiTB

Gainera, Joseba Arguiñanok Benta-aldeako Unai eta Aratz anaiak eta Sandra Lejarza abeltzaina izango ditu solaskide.

  • Joseba Arguiñano basa-fruituen tarta prestatzen bere gozogintza lantegian

    Joseba Arguiñano basa-fruituen tarta prestatzen bere gozogintza lantegian. Irudia: EiTB

Joseba Arguiñanok bizitza gozatuko digu gaur  "Historias a Bocados" saioaren edizio berri batean. 

Oraingoan, gozogileak trikimailu perfektuak eskainiko ditu basa-fruituen tarta goxoa egiteko. Haren laguntzarekin, ikusleek pausoz pauso ikusiko dute egiten. Labe kolpe artean, Joseba Arguiñanok aspaldiko ezagunekin hitz egingo du berriro. 

Horrela, Unai eta Aratz Garmendia Anoetako Benta-aldea jatetxearen arduradunak izango ditu gonbidatu. Jatetxea, taberna, ostatua eta 1.000 ardo, likore eta produktu baino gehiago biltzen dituen biltegi handia kudeatzen dute anaiek. Garmendiatarrak oso lanpetuta daude, batez ere etxez etxeko eskaerekin, eta osasun krisiak eguneroko jardunean nola eragin dien kontatuko diote Josebari. 

Bigarren hitzordua Sandra Lejarzarekin izango dute. Hiria utzi eta herria aukeratu zuen bizitoki; ofizioa dedikazio eta ahalegin handia eginez ikasi duen abeltzain petoa da berau. Sandrak Bizkaiko Zeberio udalerritik agurtuko du Joseba. Bere hanburgesa arrakastatsuak gogoratuko dituzte, eta ganadua hazteak eta behi okelarekin lan egiteak zer dakarren azalduko dute. 

"Historias a Bocados" edizio berezia, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.