Itxi

telebista

22:15ean

Rafael Bengoa, gaur, "El Coronavirus en 360º" saioan

EiTB

Munduko Osasun Erakundeko osasun-sistemen zuzendari ohi eta Si-Health-eko egungo zuzendariarekin batera, epidemia mendean hartzeko hurrengo urratsak jorratu dituzte.

  • Rafael Bengoa "360º" saioan

    Rafael Bengoa "360º" saioan. Irudia: EITB

Gaur, maiatzak 10, Rafael Bengoa osasun aholkularia "360º"ko platora itzuliko da. Munduko Osasun Erakundeko osasun sistemen zuzendari ohi eta Si-Healtheko egungo zuzendarikidearekin batera, izurritea mendean hartzeko eman beharreko hurrengo urratsak jorratuko dituzte: Nolakoa izango da normaltasuna uda garaian? Gertu ote dago pandemiaren amaiera?

Eider Hurtadok gidatutako saioak txertoaren inguruko ikerketak eta birusaren jatorriari buruzko teoriak jarriko ditu mahai gainean. Zergatik azpimarratzen dute zientzialari batzuek laborategi batean sortu zutela? Rafael Bengoa Barack Obamaren aholkulari ohiak zalantza horiei guztiei erantzungo die platoan.

Halaber, igande honetan Lourdes Perez El Diario Vasco-ko zuzendariordeak eta Xabier Barandiaran Deustuko Unibertsitateko Soziologia irakasleak alarma egoera luzatzeak sortzen duen panorama politikoa aztertuko dute. Aldatuko al da krisiaren kudeaketaren aginte bakarra? Noiz arte eutsiko diote alarma egoerari? Euskadin eta Galizian hauteskundeak egiteko aukera gero eta hurbilago dagoela ikusita, Anton Losada kazetari eta Santiagoko Unibertsitateko Politika Zientzietako irakaslea elkarrizketatuko du Hurtadok.

Horrez gain, eskuin muturrekoenak epidemiaren kudeaketa epaitegietara eramateko duen estrategiaren berri emango du saioak, eskuin ultraeskuindarrari lotutako COVID19aren biktimen elkarteak, alegia.

Dena dela, "360º" saioak igande honetan koronabirusak estali dituen beste kontu garrantzitsu batzuk ez ditu ahaztuko. Errege emerituari egotzi zaizkion azken eskandaluen kasua, esaterako, diruz beteriko maletak ematea leporatuz. Hurtadok Jose Maria Irujo elkarrizketatuko du, Juan Carlos I.aren ustezko kobrantzari buruzko Suitzako ikerketa azaleratu duen kazetaria.

Orobat, Zaldibarko zabortegian desagertuta dauden Joaquin eta Albertoren senitartekoen testigantzak izango dituzte igandeko saioan.

Hau guztia eta gehiago, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.