Itxi

telebista

Arabako Errioxa

Ofizio tradizionalak eta mahastiak, gaur "Historias a Bocados" saioan

EiTB

Joseba Arguiñanoren ibilbidea Mañueta, Lapuebla de Labarca eta Samaniego herrietatik igaroko da.

  • Joseba Arguiñano Arabako Errioxako mahastietan bertako hiru lagunekin topa egiten

    "Historias a Bocados" saioak Arabako Errioxara egindako bisitako irudia

Beste behin ere, Joseba Arguiñano martxan jarriko da leku ezagun eta txoko magikoetara eramango duen ibilbide berri batekin. Zer kontatu ugari duten lagun batzuekin elkartuko da gaur, eta une paregabeak partekatuko ditu haiekin. Tradizio handiko herrietan barrena ibiliko da, eta mahastiak dituzten zelaiak zapalduko ditu. Arabako Errioxa izango du helmuga honako honetan.

"Historias a Bocados" saioko aurkezleak ardogintzaren unibertsoan murgilduko da Mañueta herrian. Berzal anaien eskutik, mahastietako zereginetan parte hartzera animatuko da. Mahastiak sendagaiekin tratatzeko unea da, onddoen sarrera beldurgarria saihesteko. Dominio de Berzal upategian etxez etxeko banaketa egiteko nola antolatzen diren ikusiko dugu, eta euren ardo bikainak banatzeko modu honek ekarri dizkien onurak azalduko dituzte.

Lapuebla de Labarcan Teresa Fuertes okina oso lanpetuta dabil. Ogi kontsumoa aldatu egin da pandemia globala hasi zenetik. Berak oso argi ikusi du bere okindegian, eta azken hilabeteetan ez da egun bakar bat ere falta izan bertara. Teresak bere amarengandik eta izebarengandik ikasitako errezetarekin egiten dituen sobatu gozoak probatuko ditu sukaldariak. Lapuebla de Labarcan oso ohiko postrea da, osagai gutxi behar ditu, baina oso ondo aukeratutakoak.

Bukatzeko, Tasio Antoñanarekin batera, Josebak berriz sentituko du artzain ibiltzearen plazera. Tamalez, Samaniegon geratzen den azken artzaina da Tasio. Artaldea egunero ateratzen du inguruko larreetara, eta artzain batek bere motxilan zer eramaten duen erakutsiko digu.

"Historias a Bocados", 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.