telebista
Estreinaldia, gaur
Iñaki Urrutiak ibilbide turistikoak egingo ditu "The Basque Route" saioan
EiTB
Furgoneta batean Euskadi zeharkatuko du aurkezle ospetsuak, eta lehen atalean Bilbo-Lekeitio txangoa egingo du Itziar Ituño bidelagun duela.
-
Iñaki Urrutiak "The Basque Route" saioa gidatuko du uda honetan. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, ETB2k eta eitb.eus-ek "The Basque Route" Iñaki Urrutiak aurkezten duen saioa estreinatuko dute. Euskadin barrena zortzi ibilbide turistiko egingo ditu Urrutiak saio honetan.
Aurpegi ezagunek lagunduta, Iñaki Urrutiak Euskadiren turismo eskaintza zabala erakutsiko digu: familia turismoa, maskotekin bidaiatzea, abentura turismoa eta turismo erlijiosoa, besteak beste. Eskaintza turistiko berritua eta segurua izango da; COVIDa urrun izango duen proposamena. Arreta berezia eskainiko die bertan merkataritza jasangarriari eta Euskadin egindako gai eta produktuei.
Atal bakoitzean, "The Basque Route" saioak ibilbide bat proposatuko du. Zortzi ibilbide izango dira guztira, paraje naturalak ezagutzeko, monumentuak bisitatzeko eta ostalaritzako guneetan, upategietan eta jatetxeetan esperientzia gastronomikoak bizitzeko.
Astero, lehiaketa bat egongo da, eta bi lagunentzako doako esperientzia eta hotel batean gaua pasatzea zozkatuko dituzte.
Lehen atal honetan, Bilbo-Lekeitio ibilbidean, Itziar Ituño aktore ezagunarekin, abentura kirola egingo du Iñaki Urrutiak Gorlizko kostaldean, eta beste hamaika ezusteko atsegin topatuko dituzte Lekeitiorainoko bidean.
"The Basque Route" ostegunero izango da ikusgai, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.