telebista
22:30ean
Lekeitio eta Zarautz arteko ibilbidea, gaur gauean, "The Basque Route" saioan
EiTB
Mutriku, Azkoitia, Azpeitia, Getaria eta Zarautz bisitatuko ditu oraingoan Iñaki Urrutiak, Nagore Osoro eta Axi Muniain lagun dituela.
-
Iñaki Urrutia aurkezlea. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, Euskal Telebistako "The Basque Route" saioaren hirugarren atalean, Lekeitio eta Zarautz arteko ibilbide originala egingo dugu kostaldetik eta barnealdetik.
Iñaki Urrutiak Mutrikun egingo du urpeko bataioa, Nagore Osoro Ondarroako arraunlari eta "El Conquistador" saioko kapitainarekin batera. Ondoren, Urola bailarara iritsiko dira, eta Azkoitiko eta Azpeitiko gastronomiarekin gozatuko dute bertan. Floreaga Jauregian dagoen Joseba jatetxean egingo dute lehen geldialdia. Bestetik, Egaña gozotegiko gozoak jateko aukera izango dute; Inazio ospetsuak, Loiola auzoan jaiotako Jesusen Konpainiaren sortzailearen omenez egindako gozoak, tartean.
Kostaldera itzuliko dira Getariako portua eta herriko goiko aldean dagoen Gaintza txakolindegia bisitatzeko. Zarautzen amaituko dute ibilbidea. Bertan, Iñakik eta Axi Muniainek oso partida berezia jokatuko dute, eta, eguna amaitzeko, Zerupe hoteleraino gerturatuko dira.
"The Basque Route" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.