Itxi

telebista

22:00etatik aurrera

Hauteskunde-eztabaida, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Xabier Usabiagak aurkeztuta, Iñigo Urkulluk, Maddalen Iriartek, Miren Gorrotxategik, Laura Garridok, Idoia Mendiak eta José Ramón Becerrak hartuko dute parte.

0:25
22:00etatik aurrera izango da Hauteskunde debatea

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politiko eta koalizioetako ordezkarien arteko lehen eztabaida izango dugu gaur Euskal Telebistan. Xabier Usabiagak gidatuko duen saio berezia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dugu, zuzenean, 22:00etan hasita

EiTBren Bilboko egoitzan hautagai hauek izango dira: Iñigo Urkullu (EAJ-PNV), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU), Laura Garrido (PP+Cs), Idoia Mendia (PSE-EE) eta José Ramón Becerra (EQUO Berdeak). 

Gaurkotasun gaien inguruan hitz egiteaz gainera, alderdien hauteskunde-programak kontrastatuko dituzte eztabaida-saioan.