telebista
Lehiaketa
Jai egunetarako errezetak "El Club del Tupper" saioan, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Igor Siguero, Yolanda Alzola eta David Seco arituko dira aste honetako programan.
-
David Seco "El Club del Tupper" saioan. EiTBren bideo bateko irudia
Nola ospatu jai egun bat plater berezirik gabe edo postre onik gabe? Ideia hau buruan, Euskal Telebistako "El Club del Tupper" saioak erronka berri bat proposatuko die aste honetako hiru lehiakideei. Igor Siguero kazetaria, Yolanda Alzola aurkezlea eta David Seco txirrindulari ohia eta telebista kolaboratzailea arituko dira gaur sukaldean, errezeta bana prestatzen.
Hasteko, Igorrek klasiko bat aukeratuko du, oilasko eta barazki paella. Hala ere, bere arroza zementu armatuarekin alderatuko dute lehiakideek. Argi dago arrozari puntua hartzea ez dela batere erreza.
Yolanda Alzola, berriz, postre batekin ausartuko den lehen partehartzailea izango da. Munduko gozotasun guztiarekin ijito-besoa egingo du, eta laudorio ugari jasoko ditu.
Azkenik, David Secok jai egun baterako errezeta ederra ekarriko digu: Asturiaseko fabeak, kazola bete sakramenturekin. Lehen mailako produktuak erabiliko ditu, baina agian horrek bere kontra jokatuko du, platera hondatzeko arrisku larrian egongo delarik.
Umorea, emozioa eta entretenimendua "El Club del Tupper" saioan, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.