Itxi

telebista

Kirolak, larunbatean

Aresko Bandera eta Tafallako pilota jaialdia, gaur, zuzenean

EiTB

Frantziako Tourraren ondoren, Eusko Label ligako jardunaldia eskainiko da; eta gauean, berriz, CaixaBank Masterseko Elezkano II-Aretxabaleta vs Artola-Rezusta partidua.

  • Eusko Label Liga

    Eusko Label Liga. Argazkia: EiTB

Frantziako Tourraren ostean, zuzeneko beste bi emanaldi izango ditugu, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

Batetik, estropadak izango ditugu ikusgai. Aresko Bandera izango dute jokoan Eusko Label ligako arraunlariek 18:15ean hasita. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute kontakizuna. 

Bestetik, pilota eskainiko da. Tafallan jokatuko den CaixaBank Masterseko Elezkano II-Aretxabaleta vs Artola-Rezusta partidua izango dugu ikusgai "ETB Kantxa" saioan 22:15ean. Jaialdia Dario-Untoria vs Bakaikoa-Larunbe neurketarekin hasiko da, eta Xabier Euzkitzek eta Mikel Idoatek egingo dute kontakizuna.